Error!

LAN ESKAINTZA

Arno salmenta eta oenoturismoko aholkularia (G/E)

Kooperatiba engaiatu batekin bat egin

Irulegiko Sotoak arno salmenta eta oenoturismoko aholkulari bat bilatzen du, iraupen mugatuko kontratu batekin, gure taldea indartzeko.

Gurea bezalako kooperatiba txipi batean lan egiteko parada izanen duzu. Mahastizainak eta langileak elkarrekin ari dira lanean, Irulegi sor-markako arno gorriak, xuriak eta gorriak ekoizteko; horietako batzuk Nekazaritza Biologikoaren araudiaren arabera ziurtatuak dira.

  • Irulegiko Sotoa → Euskal Herria / 64
  • Kontratua: iraupen mugatua, denbora osoan (35 ordu)
  • Esperientzia: 3-5 urteko esperientzia nahikoa
  • Lanean hasteko: 2026ko abendua

Eginkizun nagusiak

Zure eginkizun nagusiak hauek izanen dira:

  • Gure dendan bezeroak errezibitzea eta aholkatzea
  • Dastatzeak, bisita oenoturistikoak eta arnoari buruzko tailer ludikoak animatzea
  • Gure arnoak eta bertako beste ekoizpenak aurkeztea eta saltzea
  • Ordainketak kudeatzea eta kutxaren egoera ona zaintzea
  • Salmenten garapenean parte hartzea
  • Ekitaldien antolaketan parte hartzea: tailerrak, bisita pribatuak eta azokak
  • Salmenta-gunearen eta aurkezpen-euskarrien egoera ona zaintzea
  • Stockaren jarraipenean laguntzea

Bilatzen dugun profila

Salmentan, turismoan, ostalaritzan edo mahastizaintzaren sektorean prestakuntza edo esperientzia sendoa duzu.

Asteburuetan eta besta egunetan lan egiteko prest izan behar duzu.

Espero diren ezaugarriak:

  • Dinamikoa, motibatua eta zorrotza
  • Harreman ona izateko gaitasuna, harrera egiteko sena eta ahozko adierazpenean erraztasuna
  • Arnoarekiko, gastronomiarekiko eta tokiko ondarearekiko interesa

Abantailak:

  • Arnoaren ezagutzak
  • Euskara, ingelesa edo gaztelania

Gure taldean sartu nahi duzu?

Bidali zure CVa eta motibazio gutuna soilik posta elektronikoz, helbide honetara: recrutement@cave-irouleguy.com

  • Hautagaitzak aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 15a
  • Posta elektronikoz bidalitako hautagaitzak baizik ez dira aztertuko.

Segi gaitzazue

Gure azken berriak

Famatuenak

Kattalin beltza
  • On sale!
  • −15%
Arno beltzak
35
11,73 € 13,80 €
35

ALKOHOL-ABUSUA ARRISKUTSUA DA OSASUNERAKO. Neurriz kontsumitzeko. Alkohola ez da kontsumitu behar haurdunaldian. DEBEKATUTA DAGO ADINGABEEI ALKOHOLA SALTZEA.