Irulegiko arno beltzek aberastasun aromatiko samarra dute, eta mahats moten mihiztatzeari lotutako dotorezia.
Bordelesak ekartzen dien hezurdurak, sotoan zahartzeko gaitasuna eskaintzen die.
Oro har, untsa konbinatzen dira hego-mendebaldeko sukaldaritzarekin, plater espeziatuekin, saltsekin, haragi gorriekin eta gasnekin.