Sotoa beste modu batez ezagutu nahi?
Ezagut itzazu gure bisitak eta oenoturismo esperientziak Euskal Herrian ↓
2026ko mahats biltzea dela eta, Irulegiko Sotoak salbuespenez ateak irekitzen ditu bere gibelaldeko leku ezkutuetara!
Mahats Biltze Aperitifa, arnoaren, laguntasunaren eta partekatzearen inguruko hiru hitzordu dira, Irulegiko Sotoaren bihotzean.
Hiru arratsez, pullakatze linea gibelean den eremuak "speakeasy" ezkutuko leku baten giroa hartuko du aperitifa denboran. Girlandak, barrikak, Irulegiko arnoak eta xartatzeko mozkinak nagusituko dira ohikoan Sotoaren barren-lanetarako erreserbatua den leku honetan.
Euskal Herriko mahats biltzeak modu berezian bizitzeko, gure Irulegiko Sormarkako euskal arnoak bestela ezagutzeko eta Baigorrin une goxoa igortzeko aukera paregabea.
ALKOHOL-ABUSUA ARRISKUTSUA DA OSASUNERAKO. Neurriz kontsumitzeko. Alkohola ez da kontsumitu behar haurdunaldian. DEBEKATUTA DAGO ADINGABEEI ALKOHOLA SALTZEA.